XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Olabeaga Esan dauste itanduteko Villarreal abixena euzkelduna ixan leiken.

Neuri itanun au egiteko esan dausten adizkide batzuk dauke abixen au.

Etxano'n jayuak dira, ta bai euron aita be, gaur bixi balitz eun urte baño geyago eukiko ebazana, ta onen aita be erri artan jayua, ¿Ixan leite ba abixen au ezkelduna? (1).

Aspalditxuon estu dabilz emeko Ventosa deritxon auzotegiko biztanliak, eztakit zelako jentia ango jauregira datorrela ta; bertan orain arte bizi diran langilliak at bialdu ta apaindu dabe jauregi ori.

Baña azkenengo izparrak onak dira; diñoe aleginduten dagozala galerazoteko jente orri bertora etorten.

Jaungoikuak gurako al dau auzotegi onen onerako ez bertora sartzerik orrelako jente txarrik.

Gar andija dago emeko abertzalien artian igandeko batzarrera juateko, batez-be gastien artian.

EUZKADI'n irakurri dot gaur gure Erbeita gexorik dagola.

Jauna'ri otoi dagitsot ainbat lasterren osatu daitela. Urkidi.